Protio

Protio hidrogenoaren isotopoaren diagrama atomikoa

Protioa, 1H isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturako hidrogeno isotopo arruntena dugu, eta hidrogeno natural guztiaren %99,98-a osatzen du. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek (ez du neutroirik) osatzen duenez gutxitan erabiltzen den protio izena egozten zaio orohar hidrogeno hitza erabiltzen baita isotopo arruntenaz ari garela adierazteko. 1H-aren egituraren simpletasuna dela eta mekanika kuantikoaren garapenean garrantzi handia izan du teoria ugari frogatu baitira protioa aztertuz. Ekilibrio elektrikoan elektroi bakarra izaten du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search